
TERAPIA PSIKOLOGIKOA
Psikoterapia izaera psikologikoko tratamendua da, eta gizakiaren sufrimenduaren adierazpen fisikoz eta psikologikoz baliatuz, jokabidearen aldaketa, ingurura moldaketa, osasun fisikoa eta psikologikoa, pertsonen eta taldeen bio-psiko-sozialeko ongizatea eta nortasunaren integrazioa sustatzen ditu. (Europako Psikologoen Elkarteen Federazioaren definizioa, 1993).
PSIKOLAGUNTZAtik banakako psikoterapia ikuspegi labur batetik bideratzen dugu eta pazientearekin xede nagusiak erabakitzen ditugu. Interbentzio psikologikoaren helburua da garapen pertsonala eta egokitze pertsonalaren hobekuntza sustatzea. Hori guztia aintzat hartuta, azpimarratu behar da eskaindutako laguntza psikologikoa pazientearen balioetan oinarrituta dagoela prozesu terapeutikoan zehar eta pazienteak jasotako tresnak empirikoki frogatuta daudela bizitzako arasoei eta sufrimenduari aurre egite aldera.
Banakako psikoterapian zehar, gure asmoa da hausnarketarako gunea sortzea pertsonak bere zailtasunak, beldurrak eta ziurgabetasunak gainditzea bere bizitzako zinezko protagonista izanda, ikusle ez bezala.
Gabinete de Psicología PSIKOLAGUNTZA Psikologia Kabinetea
