BIKOTE TERAPIA

 

Psikoterapia mota honek bikotearen kideei laguntzen die gatazkak ulertzen eta irtenbidea aurkitzen harreman afektiboa hobetzeko helburuarekin. Horretarako beharrezko tresnak eskaintzen dira eta gatazken ebazpenaren teknikak baliatuz, komunikazioa indartzen eta desberditasunen negoziazioa bultzatzen saiatzen gara.

 

Jokabidean oinarritutako ikuspegi batetik, azpimarratu behar dugu harreman afektiboa aldatzeko aukera bikotekideek sartzen dituzten aldaketei esker sortzen dela, borondatezko ekintzeen zehar. Horregatik gure interbentzioaren helburu nagusia da bikotea era gogotsu batean konprometitzea bere gatazken ebazpenetan eta aldi berean bere harreman afektiboren ikuspegia laguntzaile bihurtzea. Horretarako ezinbestekoa izango da gatazka-molde mantentzen duten erlazioaren faktoreak zein banakako arrazoiak identifikatzea. Hori ezagututa, interbentzio psikologikoko egituratutako egitasmoa diseinatuko da lehenago aipatutako faktoreak murrizteko, bikote harremana hobetzeko eta banakako betetasun aregotzeko. Egitasmoaren barruan arazoen irtenbidearen eta komunikazioaren entrenatze eta adierazpenaren modu eraginkorrarenaren  entrenamendua, sartuko dira.

 

Bikoteek psikologoari kontsulta egiten dioten ohiko motiboak

·Ohikeria eta monotonia.

·Komunikazioaren falta eta urruntasun afektiboa.

·Bikotekidearekin desberdinak onartzeko zailtasuna.

·Sexu-asegabetasuna.

·Bikote-krisialdia.

·Bizikidetzan zailtasunak.

·Bikotearen gatazkak.

·Menpekotasun afektibo-emozionala.

·Jeloskortasuna.

·Seme-alaben arazoak gobernatzeko zailtasunak.

·Banantze prozesuak.

·Jatorrizko familiarekin arazoak.

·Erabakitzeko eta arazoak konpontzeko arazoak.

·Afektibo-erakutsiaren falta.

·Esberdintasun kultutralak.