ORIENTABIDEA ETA AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA

 

Ez da beharrezkoa arazo larria izatea psikologoaren kontsultara joateko gure bizi-kalitatea eta osasun emzionala hobetzeko intentzioarekin. Batzuetan ihardespena baino ez dugu behar egoera txarra pasatzen ari baikara eta ez dakigu nola aurre egin arazo horri. Beste batzuetan, psikologo baten iritzi profesionala jakin nahi dugu kezkatzen gaituenari buruz. Gai bati edo problematika pertsonalari buruzko aholkularitza psikologikoa saio gutxietan ebatzi daiteke, hau da, kontsultatzen duen pertsonak orientabide puntuala jaso dezake.

 

Orientabide eta Aholkularitza Psikologiko Zerbitzua ongizate handiagoa eta bizitzako edo nortasunaren aspektu batzuk hobetzetzea bilatzen duten pertsonei zuzenduta dago. Noizbehinka oso onuragarria izan daiteke prebentziorako neurriak hartzea etorkizuneko krisialdiak ekiditze aldera.

 

Behean adierazitako arrazoiek sor dezakete psikologoari kontsulta puntuala egiteko premia:

 

Banakako aholkularitza psikologikoa

 

Ondoeza emozionalean esku-hartzea.

Autoestimuaren hobekuntza.

Arazoen irtenbidea eta erabakiak hartzea.

Estresaren aurre egitea eta emozioen kontrola.

Lan estresaren maneiua.

Pentsamendu positiboa eta emozio osasungarriak.

Trebetasun sozialak eta identitatea.

Hazkuntza personala.

Erabakiak hartzea.

Bizitzako aldaketei eta bizi-krisialdiei aurre egite.

Goibeltasunari, bakardadeari,galerari edo haustura sentimentalei aurre egite.

Dolu prozesuak.

Balio pertsonalak argibidea.

Pertsona arteko gatazka (familia, lana, bikote edo gizarte esparruan).

 

Bikote harremanetan aholkularitza psikologikoa

 

Bikote harremanetan zailtasunak.

Banaketa eta dibortzio prozesuak:bitartekaritza.

Dolu prozesuak.

Bikote haustura ez desiratuak.

 

Familia harremanetan aholkularitza psikologikoa

 

Guraso trebetasunak eta ohiko jokabide arazoak.

Guraso-seme arteko harremanetan zailtasunak.

Familia-harrera eta adopzio prozesuak.

Menpekotasun fisiko edota psikikoak dituzten pertsonen zainketa.

Tratu txarrak familian.