NOLA EGITEN DUGU LAN

 

PSIKOLAGUNTZAn aholkularitzan, ebaluazioan eta arazo emozionalen tratamendu psikologikoan espezializatuta gaude. Psikologoa osasunaren profesionaltzat hartzen dugu eta bere papera gidatzea eta bizi-kalitatea hobetzeko tresnak  eskaintzea da. Sinetsita gaude psikologoaren eginkizuna dela jokabidearen aldaketak sustatzea, ingurumenara moldatzea, osasun fisikoa eta psikologikoa bultzatzea, bio-psiko-soziala ongizatea, aldaketen lorpena eta pertsonen nortasun psikologikoaren integrazioa.

 

Tratamendu psikologikoaren abordatzea integratzailea da eta problematikara, premietara eta persona bakoitzeko ezaugarrietara doitzen da. Jomuga horrekin, lehenengo saioan ebaluazio psikologikoa gauzatuta, kasuari buruzko iritzi profesionala azaltzen dugu eta agintzen dugu tratamendu psikologikoari hasiera ematea beharrezkoa denentz. Handik aurrera, gure proposamen terapeutikoari ekiten diogu nahasmendu emozioalei eta jokabiekoei egoki erantzute aldera. Noizean behin, aholkularitza zehatz batekin nahikoa da eta interbentzio psikoterapeutikoa ez da beharrezkoa.

 

Gure interbentzioak pertsona arteko ikuspegi batean erabat oinarrituta daude, eta uste dugu psikologoaren erantzunkizuna dela lehenengo kontsulta-saiotik tratamenduaren testuingurua ezartzea. Testuinguru horretatik elkarrekin lantzen dugu pazientearekin bere bizi-balioetan oinarritutako norabidea eta planteamendu labur batetik. Jokabide terapia “hemen eta orain” delakoan kontzentratzen da, hau da, pazientea kezkarazten duen oraingo arazo horretan.

 

 Tratamendu psikologikoa  terapia kognitibo-konduktuala eta hirugarren belaunaldiko jokabide terapia ikuskeran oinarrituta dago, ACT (Acceptance and Commitment Therapy) hain zuzen ere. Azken terapia psikologiko horrek ikerlan empiriko ugari dauzka eta hainbat arazoren eraginkortasuna frogatuta dago.