AURKEZPENA

 

PSIKOLAGUNTZA Psikologia Kabineteak heldueei, umeei zein nerabeei zuzendutako terapia psicologikoko zerbitzua eskaintzen du. Helburu nagusia gure pazienteei baliabideak eta estrategiak hornitzea da edozein motatako zailtasunari edo ondoeza emozionalari aurre egiteko beren bizitzako arlo nagusienak (familia, lana, bikotea, erlazioak..) edo gogo-aldartea hunkituta daudenean.

 

Gure orientabidea kognitibo-konduktuala da eta osatuta dago azken aurrerapenekin Hirugarren Belaunaldiko Jokabide Terapiak arloan, Acceptance and Commitente Therapy (ACT) hain zuzen ere. Terapia horiek empirikoki eta teorikoki oinarrituta daude eta ikuspegi bera daukate, kontextualismo funtzionala izenekoa. Ikuspuntu horretatik gertaera psikologikoak (nahaste psikologikoak barne) ikasten dira pertsonen eta ingurumenaren arteko interakzioak bezala, bakoitzeko historia eta testuingurua kontuan hartuta. Psikoterapiako testuinguruko ereduak nola azaltzen duen nahaste psicologikoak du ezaugarri. Hau da, nahastea modu inetraktiboan, funtzionalean eta testuingurukoan aditzen du eredu horrek, eta ez gizabanakoaren barnean (gogoaren baitan) edo kanpoan (gizartean) balego bezala, pertsonaren eboluzio-historian eta bere baldintzak baizik.

 

Tratamendu horiek aurreko terapia kognitibo-konduktuala eraberritzen dute eta aurrera joanarazten dute. Aldi berean, beste tradizio psikologiko batzuek (kognitibo-konduktuala klasikoa, Gestalt edo existentziala) ekin dieten galdekizunei bezala, aipatutako tratamenduak ere ekiten diete, baina beti nahitaez ikerkuntza beharrekoa.

 

Halaber, eskaintzen dugun tratamendu psikologikoak integratzaile du ezaugarri eta paziente bakoitzaren prolematikara, beharretara eta bereizgarrietara egokituta dago sendatzeko prozesuan.